Edai ingeniaritza Inauxa enpresa proiektura lotutako ekimena da eta duela egun batzuk 5 langile kaleratu ditu. Guztiek Zornotzan lanpostua bazuten ere, horietako baten batek Amurrioko faktorian ere beharra zuen.
Hori dela eta, Inauxako LAB sindikatuko ordezkariek prentsa oharra zabaldu dute, salatzeko Mubeak langileak bota dituela presioa baliatuta eta inolako akordiorik gabe.
Sindikatuak gogoratu du Mubeak duela 4 urte bereganatu zuela Inauxa eta horrelako jarrerek ardura sortzen dutela Amurrioko beharginen artean ere.