Araba Euskaraz 2020

Urriaren 18an ospatuko da Araba Euskaraz Amurrion, neurriak egokituta

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko mai. 20a, 11:10

Data berria jakinarazi dute gaurko agerraldian. / Aiaraldea.eus

Egun berean izango da Ibilaldia jaia Elorrion ere. Bi herrietako ekimenak lotura izango du, Ikastolen Elkarteak prentsaurrean azaldu duenez.

Koronabirusak zeharo baldintzatu ditu Ikastolen Elkartearen urteroko jaiak. Datarekin batera, segurtasun eta osasun baldintzak bermatzeko planteamendua egokitu behar izan dute. "Jaiak berrasmatzen ari gara", erantsi dute agerraldian, "udazkenean udaberri berria izango dugu".

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin batera, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Ibilaldia, Herri Urrats eta Araba Euskarazeko lehendakariek hartu dute parte agerraldian. Amurrioko Aitor Garatek ordezkatu du Araba Euskaraz.

Data aldaketak
Urriaren 18an izango da Aresketaren aldeko jaia Amurrion, baita Elorrion Ibilaldia ere. "Egun berean bi herri eta lurralde ezberdinetan ospatuko ditugu jaiak, baina bien arteko lotura egingo dugu".

Herri Urrats irailaren 20an ospatuko dute Senperen, eta Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabona eta Zizurkilen. Nafarroa Oinez, ordea, ezingo dute antolatu, "Lizarrako Ikastolak eta ikastolen elkarteko fundazioak festa ospatzeko baldintzak ez direla ematen ondorioztatu dute, eta hurrengo urtera atzeratu dute".

Ospakizunetan moldaketak
Egoerari erantzunez, "arduraz eta erantzukizunez" jokatuko du Ikastolen Elkarteak. Osasun eta segurtasun baldintza guztiak ezarri dituzte, besteak beste, garbiketa sakonduta. Datozen asteetan egingo dituzte agerraldiak probintziaka antolatzaileek, tokian tokiko ekimenaren nondik norakoak azaltzeko.

Bestalde, "Tantaka" txartelaren zozketa atzeratuko da, Aitor Garatek aipatu duenez: ".60.000 euroko txartelaren zozketa ekainaren 25ean beharrean urriaren 21ean izango da notario aurrean. Busti zaitezte tantarekin!”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide