Amurrioko Gaztetxea muralez betetzeko asmoa du Amurrioko Gazte Asanbladak, behin konfinamendua amaituta.
Sare sozialetan adierazi dutenez, herriko gazteen kolaborazioaren bila ari dira, eta ideiak eta zirriborroak bidaltzeko epea ireki dute ekainaren 12ra arte.
Bozetoak hainbat gaietakoak izan ahalko dira, asanbladak jorratzen dituen ildoekin bat eginda betiere: “Gazte asanbladarekin, gaztetxearekin, euskararekin, feminismoarekin, gaztetasunarekin, errebeldiarekin edota gure iruditegiarekin zerikusia duen oro ongietorria izango da”.
Marrazkiak asanbladaren sare sozialetara bidali ahalko dira mezu pribatuak baliatuta, baita amurriokogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora ere.