Aiaraberri eta Bazkide futbol talde berriak sortu dira Amurrion

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 28a, 12:00
Amurrioko futbol zelaian jokatuko dituzte partiduak. / Aiaraldea.eus

Liga baxuenean hasiko dira datorren denboraldian, baina “bi edo hiru urtetan” EAE mailako ligara igotzeko helburua dutela adierazi dute.

Bi futbol talde berri sortuko dira datorren denboraldirako Amurrion: Aiaraberri eta Bazkideak. Pasa den denboraldian Amurrio Kluben ari ziren hainbat jokalariz osatuak egongo dira. Hasierako asmoa talde bakarra sortzea zela adierazi du Jon Urtaran kideak, baina, kategoria baxuenean jokatu beharreko baldintzek bi taldetan banatzera bultzatu dituzte, bakoitzeko 15 kideko gehienezko mugapena baitago.

Jokalari gehienak, hortaz, amurrioarrak eta urduñarrak izango direla gehitu du Urtaranek, baina eskualdeko beste tokietako jokalariak ere arituko dira Aiaraberrin eta Bazkideetan. Kontuan hartu berra dago bi taldeek bat balira bezala funtzionatuko dutela, lehiaketan izan ezik: Entrenamenduak, gastuak, babesleak eta materiala konpartituko dituzte, Urtaranek zehaztu duenez.

Haien helburua “bi edo hiru urteko epean” mailaz igotzea da, EAEko ligara heldu arte. Biak batera igotzea posiblea ez bada, entitateen arteko fusioa pentsatuko luketela esan du jokalariak, A eta B taldeen egitura emanda.

Partidak eta entrenamenduak Amurrioko futbol zelaian jokatuko dituzte, udalarekin eta kiroldegiarekin batera koordinatuta. Azken egunetan, esaterako, taldeak erabiliko dituen kamisetak jarri dituzte salgai, harrera onarekin. Haiekin kontaktuan jarri nahi izatekotan, hauek dira emailak: aiaraberri@gmail.com eta bazkideakaft@gmail.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide