Lan ikuskaritzan salaketa jarri du Tubos Reunidoseko Enpresa Batzordeak

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 29a, 13:48

2012an lan hitzarmena negoziatzeko egindako protesta Tubos Reunidos enpresako sarreran./ TRIko Langile Batzordea

Tubos Reunidoseko Enpresa Batzordeak adierazi du salaketa jarri duela Lan Ikuskaritzan zein Lan Ordezkaritzan, gutxieneko distantziak ez direlako errespetatzen lantegian, baina nabarmendu du erakundeek ez dutela ezer egin. Izan ere, langile ordezkarien prebentzio arduradunekin ez dira lanera itzultzeko baldintzak adostu.

Amurrioko Tubos Reunidos enpresako Enpresa Batzordeak salatu du fabrikan ez direla betetzen Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ezarritako prebentzio neurriak COVID-19aren zabalpena ekiditeko. 

Langileen ordezkariak Osalanekin, Lan Ikuskaritzarekin eta Lan Ordezkaritzarekin jarri dira harremanetan hori salatzeko, baina, momentuz, erakunde publikoek ez dute neurririk hartu egoera ikertzeko.

Komiteak azpimarratu du ikuskariek aitortu dutela ez dutela bitarteko nahikorik esku hartzeko, baina sindikatuak jarraituko du eurekin harremanetan, aurrerapausuak lortu arte.

Lan hitzarmena
Horrez gain, LABek oharra zabaldu du jakinarazteko, bere ustez, Tubos Reunidos enpresak enplegua erregulatzeko espedienteak baliatzen dituela lan hitzarmenak ematen ez dion malgutasuna lortzeko langileen aldetik. Erakundeak azaldu du lan hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela duela 3 urte eta erdi eta langileen baldintzak okertzea ekarri duela horrek. Bitartean, LABek erantsi du zuzendaritzak azken bi urteetan soldatak bikoiztu dituela. 

Zehazki, 893.000 euro kobratzetik, 1.823.000 euro jasotzera igaro da Miguel Garrido Iria, Juan Zarandona Recalde, Carlos Lopez de las Heras, Iñigo Urrutikoetxea Portugal, Anton Pipaon Palacio, Andoni Jugo Orrantia, Ines Nuñez de la Parte, Santiago Alonso Rodriguez, Francesc Ribas Collelle eta Francisco Torres Malok osatutako taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide