Itxialdia baliatu du Isma Lopezek Arghura zine argitalpenaren 20. zenbakia idazteko. 84 orrialdek osatzen dute fanzinea eta Black zein muturreko metal generoa du hizpide.
Aldizkari gehiena gazteleraz idatzita dago, baina Numen euskal taldeari egindako elkarrizketa elebiduna da. Horrez gain, hainbat diskoren eta zenbait komiki, liburu eta filmeren kritikak ere badaude.
Duela hamar urte baino gehiago hasi zen Lopez aldizkaria argitaratzen eta eskerrak eman dizkie ibilbide osoa jarraitu dutenei. Interesdunek hemen deskargatu dezakete agerkaria.