Araba Euskaraz 2020

"Ekainaren 14ko ospakizuna urriaren 18ra Darabagu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko eka. 14a, 22:30

Ekitaldia egin du gaur goizean Aresketa Ikastolak Guk parkean. Abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gonbidatuz beteriko ospakizunean.

11:00etan ekin diote ekainaren 14rako iragarrita zegoen 2020ko Araba Euskaraz jaiko ospakizunari. Alabaina, "ospatzeko ekitaldia" prestatu dute, eta ikastolaren ibilbide zein erronka berriei erreparatu diete. ""Ekainaren 14ko ospakizuna urriaren 18ra  Darabagu", adierazi dute.

Segurtasun eta osasun irizpideak bermatzeko, aforo mugatua izan du deialdiak. Hargatik, Youtubeko kanalean zuzeneko emisioa egin dute. Besteak beste, Porrotxek, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta abestiarein sortzaileek hartu dute hitza.

Ikus-entzunezkoz eta istorioz osatutako emanaldia izan da. Eneko Alday ikuskizun lantaldeko kidearen hitzetan, "ospatzea" izan da helburua. Amurrioko kirolariak, dantzariak eta musikariak izan dituzte bidelagun; kolaborazio ugariko ekitaldia izan baita.

Urriaren 18an izango da hurrengo zita nagusia, egun horretan izango baita Araba Euskaraz jaia Amurrion bertan

Horrez gain, Ikastolako komunitateak ere izan du protagonismoa. Hala, guraso zein hastapenetako belaunaldiek, Sabin Guaresti abestiko kolaboratzaile eta ikasle ohiak eta beste zenbait lagunek hartu dute parte. Modu horretan, ikuspegi eta ekarpen ezberdinetatik heldu diote Aresketa ikastetxeak eskuartean duen erronkari.

Urriaren 18an izango dute hurrengo zita nagusia, egun horretan izango baita Araba Euskaraz jaia. Bien bitartean, ekimenekin jarraitzeko asmoa dute, "Bazen behin Darabagun..." dinamikarekin bezala. Informazio guztia Araba Euskarazeko webgunean eta sare sozialetan zabalduko dute.

Argazkiak: Aresketa Ikastola eta Naiara Barallobre

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide