Aiaraldetik kanpoko musikari eta abeslari ezagunak agertzen dira oro har Araba Euskarazen 2020ko edizioaren bideoklipean. Aurpegi ezagunen artean Xabi Solano edota Iñaki Otxandorena daude. Hala ere, lanaren oinarrian eta grabaketan eskualdeko sortzaileek ere hartu dute parte.
Musika jotzen Egoitz Uriarte edota Igon Olaguenaga aritu dira, abesten Aiala Mendieta edota Sabin Guaresti; dantzatzen Ainhize Solaun, eta testuekin Juanjo Respaldiza, besteak beste.
Horrez gain, Aresketa Ikastolako ikasleek ere parte hartu dute grabaketan.