"Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordean aurtengo festak aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko eka. 17a, 10:28

Agerraldia egin zuen atzo parkean Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordeak. / Amurrioko J.H.B

Agerraldia egin zuen atzo Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordeak, segurtasun eta osasun neurriak hartuta, festak antolatzeko prestutasuna adierazteko.

"Hilabete gogorrak izan dira pasa ditugunak, koronabirusaren egoerak jai herrikoien eta beste herri mugimenduen jardunak zaildu ditu", adierazi dute. Ondorioz, kaleko presentzia txikitu dute, eta birtualki egin behar izan dituzte bilerak. Hala ere, ez da aurrera egiteko eragozpena izan: "Euskal Herriko Jai Herrikoien batzordeek ateratako agiriarekin bat eginez, Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordean aurtengo jaiak aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dugu".

COVID-19ak eragindako pandemia ekiditeko neurriak bermatuko dituzte, aurreratu dutenez. "Hainbeste gustuko ditugun jaiak aurrera ateratzeko zuen ideiak, laguntza eta ekarpen guztiak behar ditugu. Guztion parte hartzea beharrezkoa izango da", azpimarratu dute. Hurrengo bilera ekainaren 29an -astelehenean- egingo dute, Guk parkean 18:30ean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide