Sare sozialetan zabaldu dutenez, "hamaika txokotako sorginak elkarrekin... Sorginkeriak ez du etenik". Hala, "sasi guztien gainetik" hegan jarraitzeko asmoa azaldu dute, "isilarazitakoak are ozenago entzun daitezen, saretuta, dantzan...".
"Erratzak prest ditugu bazter guztiak astintzeko, erre ezin izan zenituzten sorginen alabak gara! Suaren bueltan ikusiko dugu elkar! Gora Amurrioko sorginak!".