SELEKTIBITATEA

“Oso zaila da ikasleak ebaluatzea hiru egunetan egiten den azterketa batean”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 5a, 07:00

JOSU JON ETXEBARRIAk nota altua atera behar du Selektibitatean, Fisika ikasi nahi baitu.

Nola daramazu selektibitatearen prestaketa? 

Denbora asko izan dugu kurtsoa bukatu zenetik selektibitatera arte. Beraz, patxadaz ikasten joateko aukera izan dut. Dena den, beti dago urduritasun puntu bat. Nik fisika egin nahi dut eta ia 12ko nota atera behar dut.

Nola ari zara zure burua antolatzen ikasteko? 

Nik gehien egiten dudana azterketak egitea da. Horrela praktikatzen duzu, eta teoria behar baduzu, begiradatxoa botatzen diozu apunteei.  Dena den, historia "totxo" handia da eta orain, azterketarako gutxi falta denean, egunero gai batzuk ikasteko plana egin dut.

Koronabirusaren krisiak nolako eragina izan du zure ikasketa prozesuan? 

Egia da 3. ebaluaketa arraroa izan dela, irakasleekin harreman gutxi geneukan. Irakasle asko laguntzeko prest egon ziren email edo bideodeien bidez. Baina norberak bere erritmoa eraman behar izan du. Nik etxean ez dut arazorik izan, baina batzuek etxean duten egoera ez da ona. Desberdintasun horiek eragina izan dezaketela uste dut.

Zure ustez, selektibitatea modu egokiada ikasleak unibertsitateari begira ebaluatzeko? Zergatik? 

Nire ustez oso zaila da ikasleak ebaluatzea hiru egunetan egiten den azterketa batean. Garrantzi handia dauka urduritasuna menperatzeak, baina edonork izan dezake egun txarra eta hanka sartu.

Nik garrantzi handiagoa emango nioke ikasturtean ateratako notari. Dena den, ez nuke azterketa kenduko, ikastetxe bakoitzak ebaluatzeko irizpide desberdinak dituelako eta agian zentro batzuetan ikasleei nota altuagoak jartzen dizkietelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide