Gaur 08:00etan Oinkariak taldeak eta Spiderabelek elkartasun erronka prestatzeari ekin dioteAmurrioko Juan Urruti plazan eta handik abiatu dute maratoia 08:30ean.
Hainbat laguntzailerekin eta Babes Zibilarekin, Spiderabelek 42 kilometroko ibilbidea bete du 13:00ak arte. Tenperatura oso altuak topatu ditu bidean eta Oinkariak taldeko zenbait kide batu zaizkio azken kilometrotan.
Aiarako zenbait herri zeharkatu ostean, Amurrioko herrigunera jo du lasterkariak eta herritarren txaloak ez ezik, AEFAT elkarteko kideen zein ume gaixo batzuen babesa ere izan du. Izan ere, ekimenarekin batuko den diru guztia ataxia-telangiektasia gaitza ikertzera bideratuko da.
13:00ak aldera bukatu du Abel Fernandezek lasterketa. Lagun ugari zituen itxaroten plazan eta kirolaria hunkituta zegoen amaieran. Jendearen laguntza eskertu du, ezinbestekotzat jo baitu erronka burutzeko.