Bihar -uztailak 10, ostirala- amaituko da Amurrioko Udalak Sartu Arabarekin sinatutako akordiotik eratorritako lan eskaintzan izena emateko epea. 13 pertsona kontratatu nahi dituzte guztira. Horietako hamarrek lorezaintza-laguntzaile funtzioa beteko dute. Beste hirurak, aldiz, “herri-laguntzaile” gisa arituko dira.
Hainbat baldintza bete beharko dira: Amurrion gutxienez lau urteko egotea erroldatuta eta Lanbiden langabetu gisa agertzea, besteak beste. Lorezaintza ezagutzak izatea ere positiboki baloratuko da alor horretako lanpostuen hautaketa prozesuan. Herri-laguntzaileen kasuan, berriz, beharrezkoa izango da euskara maila nahikoa izatea herritarrekin komunikatzeko. Hemen ikusi daitezke baldintza eta eskakizun guztiak.
Lanbideren webgunean edo erakunde horrek Amurrion duen bulegoan eman beharko da izena.