AZKEN ORDUKOA

3 lagun atxilotu dituzte Amurrion eta Ugaon drogak saltzea eta armak izatea egotzita

Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 10:11

Ertzaintzak azaldu du ustezko taldearen burua, 28 urtekoa, Amurrion atxilotu zuela asteazkenean. 25 su-arma eskuratu ditu poliziak: pistolak eta asalto errifleak barne. Horrez gain, kokaina, haxixa eta kalamua ere antzeman dituzte.

Ertzaintzako hainbat atal egon dira lanean maiatzetik Amurrion eta Ugaon 3 lagun atxilotzeko. Poliziak gaizkile taldea izatea leporatu die, drogen salmenta egitea. Poliziaren susmoa da topatutako armak bestelako delituetan baliatu direla.

Berez, asteazkenean ertzainek 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Amurrion, garaje komunitario batean. Antza, bertan aparkatutako autoa erabiltzen zuen biltegi moduan eta hainbat arma zituen. Ordu batzuk geroago 38 urteko beste pertsona bat harrapatu zuten poliziek Ugaon eta bere etxea miatu zuten. Atzo 45 urteko beste gizonezkoa arrastatu zuen Ertzaintzak Ugaon bertan.

Guztira, 25 su-arma topatu dituzte. Horien artean pistolak edota errifle militarrak daude. Horrez gain, 300 gramo kokaina, 1.800 gramo haxix eta kalamua konfiskatu dituzte, baita 2.800 euro ere.

28 urteko atxilotua baldintzapeko askatasunean omen zegoen, eta 45 urtekoak aurrekariak ditu bahiketa bat egiteagatik su-arma baliatuta.

Ertzaintzak jakinarazi du hurrengo orduetan epailearen esku utziko dituela akusatuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide