Amurrioko Udaltzaingoak baieztatu egin du gertaera. Dena den, herriko poliziak ez zuen parte hartu kudeaketan, udaltzaingoaren ordutegitik kanpo gertatu baitzen.
"Duela 2-3 gau behi bat ibili zen Etxegoien eta biribilgune berriaren artean, baita osasun zentroan ere", argitu du Ertzaintzak. Bi aldiz bertaratu zen polizia, eta bigarrene itzulian "jabearekin hitz egin eta behia eraman zuten". Aiaraldea Komunikabideari herritarrekbidali diote bideoa:
Behi bat ibili da goizaldean Amurrioko herrigunean barrena. Aiaraldea Komunikabideari bidali diote bideoa herritarrek: pic.twitter.com/cvkrr2rYVn
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) July 11, 2020