Udaz blai

Urduñatik Tertanga eta Artomañara, "Arrastariari itzulia"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abuztuaren 8a

Tertangatik Delikarako paisaia
Zezen plazatik ateratzen da Rondina lakurako bidea
Rondinako lakua
Rondinatik Tertangarako bidea
Tertangarako bidea
Tertangako hilerritik zeharkatuko dugu herrigunea
Tertangako eliza
Tertangatik Delikarako bidea
Tertangatik Delikarako bidea
Tertangatik Delikarako bidea
Belar metak eta mahastiak edonon ikus daitezke
Delika, mahasti artean ezkutatuta
Delikako mahastiak
Delikako mahastiak
Delikako mahastiak
Delikako ibilbideak
None
None
None
Txakolin eta mahasti artean ezkutatzen da Artomaña
Artomañatik Urduñara partzela bide asko daude, ibiltzeko oso egokiak
Aloriatik Urduñarako bidean ere mahastiak ikus daitezke
Ez dago galbiderik, Urduñara iristen dira bide gehienak eta
Santa Klara auzoko konbentua
Arbietoko atsedengunean mahai eta komunak daude
Arbietoko atseden gunea
Arbietoko atseden gunea
Urduña, erreka ertzetik

Ibilbide zirkular zoragarria osatu daiteke Urduña, Tertanga, Delika, Aloria eta Artomaña lotuta Gorobel mendilerroaren magaletik.

Oinez edo bizikletaz paseatzeko bide eta paisaia lasaiak uztartzen ditu Arrastariako itzuliak. Tertangatik, Delikatik edo Urduñatik hasi daiteke bidea; finean, bakoitzak gogokoen duen puntutik. Gainera, freskatzeko guneak ere badaude tartean, Delikako edo Tertangako erreka kasu. 

Trenez edo autoz hurbildu nahi duenari pautak errazteko, Urduñan hasiko dugu ibilbidea. Rondina industriaguneko lakua izango da lehenbiziko geltokia, Txarlazo mendiaren oinpeko urmaela.  Lakuaren aldameneko biribilgunetik gorantza doan errepidea hartuta, Tertangako baserrien artera helduko da ibiltaria. Bolatokira heldu aurretik ezkerrako bidea hartuta, zelai txiki batean errota eta erreka topatuko ditu bidaideak. Tertangako bide nagusira itzulita, eliza atzean utzi, eta Urduñako mendatera doan errepidera ailegatzen da. Handik aurrera doan pista jarraituta, Delikaraino iritsi daiteke. Nahi izanez gero, Infernua tabernan atseden hartzeko landa paregabea dago. Oinez edo bizikletaz ibiltzea bada asmoa, ordea, Delikako errepidea jarraituta Urduñara edo Artomañanara joateko bidearekin egiten da topo. 

Artomañanatik Urduñara partzelen arteko pistak ere badaude, eta edozein hartuta Bizkaiko hirira hurbil daiteke, galbiderik gabe gainera. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Urduñarantz gerturatzean, erreka ertzetik Arbieto auzora jo daiteke; berariaz egokitutako harrizko bidetik edota ibaitik paraleloki doazen pistetatik. Izan ere, mokadurako mahai eta komunekin egokitutako espazioa dago bertan. 

Zailtasun mailari dagokionez, bide errazak dira, bakoitzaren gogo eta indarraren arabera luzatu edo laburtzeko modukoak. Saratxoren faltan, beraz, Arrastaria osoari bira emango genioke, bidezidor ezezagun bezain ederren artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide