Lizarrako lasterketa burutu zuten larunbatean Nafarroan. Bertan aritu ziren eskualdeko kideak ere, Amurrioko Txirrindularitza Elkartea kasu. Sare sozialetan azaldu dutenez, konfinamendu osteko lehenbiziko norgehiagoka izan zen. Elkarteak, horrenbestez, "taldearen lan ona" goraipatu du, "oso ondo portatu ziren".
Podiuma zapaltzerik izan ez bazuten ere, Eder Caminok laugarren sailkatzea lortu zuen. Bestalde, Oier Albizuaren lehen lasterketa izan zen Amurrioko Electro-Alavesa taldearekin.