30-12 irabazi zuten atzo Ane Aldama eta Ane Murga amurrioarrek finala. Aretako frontoian izan zen txapelketaren azken partida, eta emakumezkoen kategorian bakarrik egon zen aiaraldearren ordezkaritza.
Hain zuzen, Ane Murga eta Ane Aldama bikote amurrioarra izan zen frontoian nagusi, eta txapelarekin etxeratu ziren. Perez de Arriluzea eta Irati Alava izan zituzten lehiakide, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren gasteizatarrak.
Gizonekoen kategorIan Legutioko Gereñu-Etxaburu bikoteak irabazi zuen Gasteizko Kortazar-Araikok osatutako taldea.
Eskupilotako Arabako Herrien arteko txapelketako finala ere atzo izan zen, Laudioko Lamuza frontoian. Amurrio eta Laudioko pilotariak aritu ziren nor baino nor, eta Amurrio gailendu zen. Ondorioz, bi txapelak Amurriok jantzi ditu aurtengo txapelketan.