Kontzertuak eta antzezlanak antolatu ditu udalak Amurrioko Jaiak ordezkatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 3a, 13:36

"Turistreando" antzezlana ikusteko aukera egongo da. / Trapu Zaharra

Kultura programa oparoa antolatu du Amurrioko Udalak abuztu eta irailerako, ohiko sanrokeen ordez. Udako kultur tantak izena jarri diote egitasmoari.

Hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiko dituzte herriko zenbait txokotan: kontzertuak eta antzezlanak bereziki. Gainera, Amurrio Got Talent lehiaketa antolatu du tokiko erakundeak. Parte hartzaileek bideo bat grabatu eta bidali beharko dute abuztuaren 15a baino lehen, Whatsapp bitartez 665 712 802 zenbakira edo amurriogottalent2020@gmail.com helbidera.

Ekitaldiek edukiera mugatua izango dute eta ikusleek eserita egon beharko dute nahitaez, udalak zehaztu duenez. Garbiketa neurri gehiago egongo dira. Ikuskizunen zerrenda luzea da:

  • Abuztuak 8 // Aukerak kaleko antzerkia The Funes Troup taldearekin, 20:00etan Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 9 // Bach en el espejo Conductus Ensemble, Buxtehuderen, Pachelbelen, J. C. Bachen eta J. S. Bachen obrak (Musika Hamabostaldiaren luzapena), kontzertua 20:00etan Amurrio Antzokian
  • Abuztuak 12 // Baserriko produktuen azoka 10:00etan Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 13 // Musika Eskolako folk taldearen kontzertua 19:00etan Villa Fen
  • Abuztuak 14 // Frescool Tio Tenoren Semeak, dantza ikuskizuna, 20:00etan Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 14 // Carl I & I+Aiaraldeko Sound System, kontzertua 21:00etan Juan Urrutia parkean
  • Abuztuak 15 // Ez da kasualitatea, bertso saioa, 20:30ean Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 15 // Su a Feu, Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna,  22:00etan Juan Urrutia parkean
  • Abuztuak 16 // Amurrioko Txistuzaleak, 11:30ean herrian zehar
  • Abuztuak 16 // Turistreando. Trapu zaharrak taldearen kaleko antzerkia, 20:00etan Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 16 // Chiki Loraren kontzertua, 21:00etan parkean
  • Abuztuak 17 // “Al otro lado” Zanguango, kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia plazan
  • Abuztuak 17 // Viernes 6 taldearen kontzertua, 21:00etan parkean
  • Abuztuak 22 // Xaiborren diskoteka ibiltaria, 20:00etan

Gaurtik aurrera, amurrioar etxeetan, abuztuko programazioaren diptikoaz gain, Iguarrakoren irudia banatuko da papiroflexian egiteko. Hemen argibideak:

Irailean Magialdia

Gainera, irailaren 7an Magialdiaraba Amurriora iristea dago aurreikusita, 7 eta 12 urte bitarteko adingabeentzako tailer, animazio eta magia ikuskizunekin. Bestalde, irailaren 18an Blues Morning Singers taldearen kontzertua dago programatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide