Hau da kantaren letra:
Bazen behin
neskato oso oso txiki bat,
hain txikia zen
ez zela ezta eskua altxatzera ausartzen.
Ikusezina sentitzen zen
garrantzirik gabeko zerbait bezala
tokitik mugitu ez arren,
inori inporta ez balio bezala.
Klaseko atzeko partean esertzen zen
isilik, zintzo
begirada eta barretxoak
bere burutik atera nahi eta ezinean.
---
Bere buruari esaten zion
den-dena aldatzear zegoela
bera ez zela errudun
arazoa besteek zutela.
Ta horrela, ezustean,
pertsona berri bat agertu zen bere aurrean
benetako lagun bat
guztia argitu zuena.
Beldurrak atzean utzi ditu behingoz,
beldurrak atzean utzi ditu. (Bis)
Gaur, harrotasunez
begiratzen du atzera
min egin ziotenei
irri eginez ta aurrera.
Orain bai aitor dezake
zoriontsu bizi dela,
indartsuagoa dela
benetakoen artean.
Beldurrak atzean utzi ditu behingoz,
beldurrak atzean utzi ditu. (Bis)