Uztailaren erdialdean aurkeztu zuen Amurrioko Udalak "Amurrio Got Talent" lehiaketa. Bost diziplinetan lehiatuko dira herritarrak, eta partaideen artean herriko saltokietan erabiltzeko 50 euroko 20 bono zozketatuko dituzte.
Adinaren arabera bereizi dituzte kategoriak, pertsona bakarraren kasuan 14 urtetik beherakoak, eta15 urtetik gorakoak. Taldekako kategorian 2 eta 6 lagunen artean egongo da muga, eta kuadrilla modalitatean 7 pertsona izango dira gutxienez agertu beharrekoak.
Orain arte 11 lan bildu dituzte Youtubeko kanalean. Mitxel Santamaria aktoreak, esaterako, bi bakarrizketa aurkeztu ditu:
Naiara Santacolomak, aldiz, dantzak erakutsi ditu ikus-entzunezkoetan. Lehenbiziko lanean funky estiloa aukeratu du, eta bigarrenean hip-hopa:
Jasone Picazak, aldiz, bere margolanak ezagutarazteko baliatu du lehiaketa:
Jon Ander Martinezek, berriz, abestea zeinen gogoko duen erakutsi du bere bideoan, baita Eider Martinezek ere:
Gazte gehiago ere animatu dira, Paula Barceló eta Julene Sanchez kasu:
Kuadrilla kategorian, berriz, "Nahas jolas" pieza ikus daiteke aurkeztutakoen artean:
Parte hartu nahi duen orok abuztuaren 15 arte izango du lanak bidaltzeko aukera 665712802 (WhatsApp) zenbakira.