Musika eskolan egondako hainbat kideren artean sortu duzue taldea. Nola batu zineten?
Amurrioko musika eskolako ikasleak gara gehienak. Txikitatik ezagutzen gara, eta musika gure pasioa delako batu gara. Konfinamendu ostean jotzeko irrikan geunden eta taldea sortzea erabaki genuen.
Viernes 6 izena jarri diozue taldeari. Zer dela eta?
Ostirala txikitatik izan da gure entseatzeko eguna, eta 6 partaide garelako erabaki genuen izen hori jartzea.
Koronabirusaren krisiak eraginik izan al du taldearen sorreran?
Eragin handia izan du. Abuztuan egitekoak ginen lehen kontzertua, baina azkenean irailera atzeratu behar izan dugu. Baina gure entseguak eta gure proiektu berri hau aurrera eramatea erabaki dugu.
Zer entzun ahalko da zuen lehengo kontzertuan? Nola definituko zenukete zuen musika?
Oraindik ez daukagu gure estiloa oso argi, beraz, gure lehenengo kontzertuan gauza ezberdin asko entzun ahalko dituzue. Gure helburua jendeak ondo pasatzea da.
Iraileko kontzertua igarota, zeintzuk dira zuen planak?
Gure estilo propioa bilatzea dugu buruan. Horrez gain, gure abesti propioak idatzi eta gure hurrengo kontzertuak zehaztu nahiko genituzke.
Norbaitek gurekin harremanetan jarri nahiko balu, gure posta elektronikoa (v6musicband@gmail.com) edo gure instagram kontua (V6_band) baliatu dezake.