Emanaldia eskaini du Amurrioko Musika Eskolako Folk Taldeak gaur arratsaldean. Musikariek ezohiko oholtza hautatu dute emanaldia eskaintzeko: Villa Fe "indianoen etxeko" atarian jo dute, eta bertako lorategian barreiatuta eseri dira ikusleak.
Jose Maria Iparragirreren kanta baten moldaketarekin hasi dute kontzertua, eta beste hainbat abestiren bertsioak jo dituzte jarraian, biolina, kutxa, akordeoia, txistuak eta gitarra baliatuz, besteak beste. Ordubete inguru iraun du saioak.