Araba Euskaraz 2020

Bertan behera geratu da Araba Euskaraz jaia

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 19a, 16:47

Ekitaldia egin zuten Araba Euskaraz jaiko antolatzaileek iragan ekainaren 14an. / Aresketa Ikastola

Urrira atzeratu zuten ekimena, eta bertan behera utzi dute orain, koronabirusaren pandemia dela eta. Hala ere, bestelako ekimen txikiak egiteko asmoa dute Amurrioko Aresketa Ikastolako kideek, irailetik aurrera. 

Prentsaurrekoa egin dute Ikastolen Elkarteko kideek, aurten egitekoak zituzten jai guztiak (Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak) bertan behera geratu direla jakinarazteko. "Euskal Herrian abuztu eta irailerako antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu badira, ezinezkoa zen gu salbuespen izatea", azaldu du Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, eta gaineratu du asmoa dutela "Euskal Herri osoari begirako ekitaldi handi bat" antolatzeko, aurten ikastolen jairik ez egiteak ekarriko dizkien kalteei aurre egiteko. 

Araba Euskaraz jaia ekainaren 14an zen egitekoa, Amurrion. Koronabirusa dela eta, urriaren 18ra atzeratu zuten ekimena. Ekitaldia egin zuten erabakia jakinarazteko:

Ekimen txikiak irailetik aurrera

Orain, aldiz, baztertu egin dute ekimena, urrian ere koronabirusak jai jendetsurik egiteko aukerarik emango ez duela aurreikusita. "Arduratsu jokatzeko unea da", azaldu du Eneko Alday Araba Euskarazeko antolakuntzako kideak. Nabarmendu duenez, jairik egin ez arren, bestelako ekimen txikiak egiteko asmoa dute irailetik aurrera: "Euskarara eta euskal kulturara bideratutako jarduerak izango dira, jai masiboen eredutik aldendutakoak".

Horrez gain, orain arte eginiko ekimenei jarraipena emango dietela ziurtatu du Aldayk, Interneten osatutako sortzaileen plazari, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide