Irailaren 1tik 13ra egongo da Amurrioko hiribildua arte sariketan parte hartzeko epea. La Casonan entregatu beharko dira lanak, 10:00etatik 14:00etara. Sariak, aldiz, irailaren 25ean banatuko dira, La Casonan egingo den inaugurazio ekitaldian, 19:00. Bertan egongo dira ikusgai sariketatik aukeratutako artelanak, hilabete batez.
Parte hartzaile bakoitzak bi artelan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Duela denbora gutxi egindakoak izan beharko dira, eta aurretik beste lehiaketa batean saritu gabeak. Bi dimentsioko lanek 150x150 zentimetro neurtu ahalko dute gehien jota. Hiru dimentsiokoek, aldiz, ezingo dute metro kubiko bat baino gehiago okupatu.
6.500 euro saritan
Lehen saria 4.000 eurokoa izango da eta bigarrena 1.500 eurokoa. Horrez gain, 1.000 euro emango zaizkio lanik onena egin duen amurrioarrari.