Txirrindulari bat zauritu da gaur goizean Baranbion, Garrastatxuko inguruetan zebilela. Belaunean eta sorbaldan hartu du mina. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera. Kirolaria bilbokoa da eta 25 urte ditu.