IRITZIA

Utzikeria

Amaurre Ikastetxeko Langileen Batzordea 2020ko ira. 14a, 06:30

Greba deialdia egin dute biharko hezkuntza eragileek. / ELA

UTZIKERIA: Jokabide edo nolakotasun gaitzesgarria; zerbait alde batera edo geroko uztea eta hartaz ez arduratzea.(EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIA)

Hezkuntzan lan egiten dugunontzat iraila ilusioa da, gogoa, oporraldi garaian egindako hausnarketak dakarren berrikuntza nahia, itxaropena. Are gehiago, ezohiko ikasturte hau ahitutzat jotzen dugun hezkuntza sistema aldatzeko aukera moduan ikusten genuenontzat.

Martxotik aurrera bizi izan genuen egoera datorkigu orain burura, bat-batean harrapatu gintuen une latz hartan emandako erantzunaz harro. Ikasle, familia eta hezkuntza langileok aparteko erresilentzia garatzeko gai izan ginen, gure erantzukizuna zelako. Orduantxe ohartu ginen ikaslearekiko aurrez aurreko harremana ordezkaezina zela, gure lana zentzuz betetzen zuela.

Horregatik, hain zuzen ere, baliabiderik gabe egin genuen ahalegin apartagatik, lotsatzen gaitu Administrazioaren erantzunak. Neoliberalismoaren birusa ere etorri zaigu COVID-19arekin batera: kultura, osasuna eta hezkuntza agintarien lehentasunetik at geratu dira berriz ere. Eta berriro ere arriskuan ikusten ditugu pasabideetako begirada eta irribarreak, ikasleen ezagutzan zein haien giza mailako hazkuntzan parte hartzeko aukera, gure benetako lana egiteko aukera. Beharrezko neurriak orain hartzen ez badira, pantailaren atzean ikusiko ditugu beste behin ikasleak, hori bai, baliabide digital eta taxuzko wifi konexioa duten horiek, beste behin. 

Administrazioak, erakutsi duen utzikeriarekin, eskolaren bizi dimentsioa benetan eraldatzeko abagune paregabea galdu du, giza-baliabideak, espazio berri eta hezkuntza planetan eduki berritzaileak txertatzeko aukera errepikaezina honek ihes egin digu, beste behin.

Ikustear daude utzikeria honek epe luzera dakartzan ondorioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide