Iragan irailaren 18an Tertangan gertatutako luizi baten berri eman dute Arabako Basozainek. Tamaina handiko harri bat Gorobeleko gainatik erori eta beheko zelaira iritsi zen, bidean zenbait zuhaitz txikituta.

Basozainek aipatu dute horrelako gertaerak ohikoak direla Gorobel bezalako toki malkartsuetan.
