"Ikastetxeetatik kanpo eskaintzen dizkiguten espazio eta balibideen kudeaketa txarra ikusita, esku artean dugun proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu", adierazi dute sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Amurrioko Udal Liburutegiaren kudeaketa "penagarritzat" jo dute: "Ez dio inoiz ikasleen beharrei erantzun. Gainera, liburutegiaren ordutegiak arrotzak direnez, ez dugu aukera izan behar izan dugun unetan ikasteko leku bat izateko".
Aurreratu dutenez, edozein ikaslek aukera izango du espazioa "behar edo nahi duenean" erabiltzeko, "ikasteko zein talde lanetan aritzeko". Apunteak elkarbanatzeko sistema bat ere jarri nahi dute abian. "Guztion artean eraikitako proiektu bat" izango dela gaineratu dute eta, horregatik, azpimarratu dute ikasle guztien beharra egongo dela proiektua aurrera ateratzeko. Laster emango dute informazio gehiago.