Ura Agentziak gaur eguerdian jaso du Nerbioi ibaian gertatutako isurketa baten berri. Zehazki, Amurrion topatu ditu erakundearen ikuskari batek kutsaduraren aztarnak.
Agentzia harremanetan jarri da Kantauriko Urkidetzarekin, baina, momentuz, ez dakite non sortu den arazoa: "Saneamendu sarean gertatutako pitzadura izan daiteke, baina ez daukagu modurik ziurtatzeko, momentuz. Sarea ez dago egoera onenean".
Ura agentziak espero du Basaurbe eta Markixanako araztegiek ekarriko duten saneamendu sarearen berriketarekin horrelako gertakariak murriztea edo, behintzat, tresna nahikoak izatea jatorria identifikatzeko.
Izan ere, azken urteotan horrelako egoerak ohikoak izan dira eskualdeko hainbat puntutan:
Adibidez, duela 3 urte isurketa batek milaka arrain hil zituen Amurrioko herrigunean: