PSE-EEk mozioa aurkeztu du Amurrio inklusiboagoa izateko

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 8a, 12:25
David Romero PSE-EEko Amurrioko zinegotzia da. / Aiaraldea

Amurrioko PSE-EEko udal taldeak oharra zabaldu du jakinarazteko mozioa aurkeztu duela. Testu horren xedea da zenbait neurri hartzea udalean erakundearen jarduera inklusiboagia izan dadin.

Amurrioko PSE-EEko ordezkaria den David Romerok mozioa aurkeztu du Amurrioko Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin. Egitasmoaren helburua da udalerria inklusiboagoa bilakatzea. 

Horretarako zenbait ildo proposatu dituzte sozialistek. Hasteko, herriko kolektiboak presente egotea udal inklusio mahaian edota 2017ko irisgarritasun plana berrikustea.

Horrez gain, udal azpiegituren azterketa ere proposatu du Romerok, seinaleak edo piktogramak jartzearen beharra analizatzeko. Zentzu berean, udal dokumentazioaren aldaketa ere mahaigaineratu du, hizkuntza inklusiboagoa izan dadin.

Bestalde, trebakuntza saioak ere proposatu ditu talde sozialistak, udal langileentzat edota elkarte zein kirol klubetan aritzen den jendearentzat.

Azkenik, PSE-EEk uste du protokoloa osatu behar dela jaiak inklusiboak bilakatzeko: "gaitasun ezberdinak dituzten herritarrek jaiak gozatu ditzaten eta bestelako ekitaldiek, zaratek edo soinuek sor ditzaketen beldurrak edo seinaleztatu gabeko espazioak eragozpena izan ez daitezen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide