Urriaren 12an Hispanitate Egunaren harira, irakurketa zabaldu du Ikama ikasle antolakundeak sare sozialen bidez. Izaro Cuadra Ruiz amurrioarraren hitzetan, "ez gara espainiarrak, ez da hain zaila ulertzen, ezta?".
Euskal Herriko zapalkuntzaren beste adibide baten modura salatu du Ikamak datorren asteleheneko "jai egun arrotza". Hala, herri eskolak egingo dituzte hamaika txokotan: "Historikoki Ikasle Mugimenduak egun hau salatu eta hezkuntza propioaren aldeko borrokan jarraitzeko baliatu izan du. Ikamak tokian tokiko herri eskoletan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu". Aisialditik, antolakuntzatik eta saretzetik Euskal Herria eraikitzeko bidean ekarpena egin nahi dute horrela.
Amurrion, esaterako, San Anton plazan deitu dute ekimena:
☝️Egutegi eta hezkuntza eredu propio baten alde, badugu asko esateko. Jaiegun hau salatu eta ikasleon saretzea bultzatuz Euskal Herrian gure hezuntzaren alde borrokatzen jarraituko dugu.
— Ikama Ikasle Antolakundea (@IkasleBorroka) October 9, 2020
Urriaren 12an ikasleok Herri Eskoletara!
❌ Ez gara españolak. pic.twitter.com/rkNULN4Y0a