Movistar+ plataformako Últimos fichajes saioaren bigarren atalean agertu zen Eli Pinedo amurrioarra, urriaren 9an. Eskubaloi jokalariak pantaila hartu zuen Santiago Cañizares atezain ohiarekin batera.
Zehazki, umorea eta kirola uztartzen ditu proiektuak; eta, hori dela medio, Leo Harlem, J. J. Vaquero eta Iñaki Urrutia umoregileek egiten dituzte aurkezpen lanak.
Saioaren ardatza hizkuntzak izan ziren, eta hainbat kirolari ospetsuen adierazpenak eta hankasartzeak baliatu zituzten horretarako.
Esperamos que hayan venido preparados... @santicanizares y @elipinedo visitan #ÚltimosFichajes. pic.twitter.com/zdpDvLe9QK
— #Vamos de Movistar+ (@vamos) October 9, 2020
Egun berean plazaratu zuen Basquetour sozietate publikoak Pinedo eta Urrutia protagonista zituen bideoa, Donostian turismoa sustatzeko.
— Eli Pinedo (@EliPinedo) October 9, 2020
Asteburu bizia izan da Pinedorentzat, igandean Emakumearen Lasterketan ere parte hartu baitzuen: