Amurrioko joko aretoa margotu dute

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 15a, 16:28

Margoketaz beterik agertu da gaur goizean Amurrioko areto jokoa. Momentuz, inork ez du ekintza bere gain hartu.

Amurrioko areto jokoa margoketaz bete zuten bart. "Joko aretoak gure herrietatik kanpora" bezalako mezuak idatzi dituzte aretoaren fatxadan, baina inork ez du aldarrikatu egiletza momentuz.

Amurrion jazotakoa ez da salbuespena. Azken urteetan hainbat tokitan sortu dira apustu etxeen aurkako dinamikak Euskal Herrian; baita estatu espainiarrean ere, Burgoseko Gamonal edota Madrilgo Moratalaz auzoetan, besteak beste.

Urrutira jo gabe, Judimendiko Gazte Asanblada izan zen horrelako borroka bat aktibatu zuen lehenengotarikoa Araban. Gasteizko auzo horretan zegoen apustu etxearen aurkako dinamika zabala abiatu zuten, eta establezimenduak, azkenean, ixtea erabaki zuen.

Ordutik hona beste hainbat herri eta auzotan burutu dituzte jokoaren eta apustu etxeen aurkako dinamikak: Azpeitian, Iruñean...

Bilboko Eragin erakundeak, bere aldetik, kanpaina abiatu berri du, joko-aretoak hezkuntza zentroetatik 500 metrora gutxienez egon behar direla aldarrikatzeko.

Jokoaren presentzia eskualdean

Jokoaren presentzia nabarmena da eskualdean. Bi joko areto daude, Amurrion bata eta Laudion bestea. Horrez gain, 138 establezimendu daude txapon-makinekin edota kirol apustuak egiteko gailuekin, Ertzaintzak 2018an bildutako datuen arabera. Horietako 65 Laudion daude, Amurrion 37, Urduñan 13, Aiaran 4, Artziniegan 11, Arrankudiaga-Zollon 2 eta Orozkon 6.

Hala ere, arrisku handiena Interneten dagoela nabarmendu dute adituek. “Apustu etxe guztietan dago adingabeak sartzea debekatua dagoela dioen kartela, baina jakin badakigu sartzen direla, zigortua egon arren. Hala ere, mugikorrak dira edozein tokitan sartzeko modurik zuzenena. Apustuen webgune askotan 18 urte baino gehiago izatea eskatzen dute, baina adin hori duzula esatea nahikoa da sarbidea izateko, ez dago kontrol gehiagorik. Legearen aldetik hori asko erregulatu da, baina ez dago  kontrola eramateaz arduratzen den inor". Hala azaldu zuten Gotzon Minguez Ojembarrena eta Mariola Miguel psikologoek Aiaraldea Hedabideak gaiari buruz eginiko erreportajean.

Argazkiak: Iñaki Ibarrola

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide