Mendiko Lagunak taldeak Gorobel Mendi Ibilaldiaren XXXIV. edizioan parte-hartzaileen kopurua murriztu behar izan du COVID-19 birusaren ondorioz. Hori dela eta, eskuragai zeuden 400 plazak bete dituzte jadanik.
Edonola ere, Aiaraldea Hedabideak azkenengo aukera emango die izen ematea bete ez dutenei, webgunean dagoen zozketan parte hartzeko epea ostiralean amaituko baita. Zehazki, bi toki lortuko ditu irabazleak.
Hedabidea ibilaldiaren babeslea da eta oparia egingo die bidea egiten duten mendizale guztiei.