Bertan behera utzi dute igande honetan ospatzekoa zen Gorobel Ibilaldiaren XXXIV. edizioa. Mendiko Lagunak taldeak eman du erabakiaren berri, sare sozialen bidez. "Gure aldetik ahalegin handia egin dugu martxa ahalik eta segurtasun baldintza onenetan antolatzeko", azaldu dute, baina azkenean uko egin behar izan diote ekimena egiteari, "azken egunetan sortutako egoera berria dela eta".
Hala ere, probaren osteko oroigarria emango diete parte hartzaile guztiei: "Zain izango duzue gure egoitzan, ahal duzuen unean hartzeko".
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete "urte berezi honetan" parte hartzeko prest agertu diren guztiei. "Eskerrik asko beste behin zuen babesagatik, hurrengo urtean ikusiko dugu elkar!".