Lan istripua egon da gaur eguerdian Delikako txakolin upategi batean. Larrialdi Zerbitzuek 12:00ak aldera sare sozialetan zabaldu dutenez, anbulantzia bertaratu da pertsona bat artatzera.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:00etan izan da istripua: "Eskailera baten gainean zegoen igota langilea, eta erori ostean kolpea jaso du buruan. Konortea galdu du, eta anbulantzian artatu dute helikopteroan erietxera eraman duten arte".