Ostiralean hil zen Delikako txakolindegian istripua izan zuen langilea

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 8a, 11:52
Larrialdi zerbitzuak Delikan, istripua gertatu eta gero. / @angyMT

Duela bi egun hil zen M. A. V., duela astebete izandako lan istripuaren ondorioz. Txakolindegiko jabea zen zendutakoa eta Arabako Txakolina elkarteko presidenteak adierazi du galera handia izan dela.

Ostiralean zendu zen M. A. V. 56 urteko txakolingilea Barakaldoko ospitalean, bere negozioan pairatutako istripua dela medio. Duela astebete gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak azaldu zuen orduan: "Eskailera baten gainean zegoen igota langilea, eta erori ostean, kolpea jaso du buruan. Konortea galdu du, eta anbulantzian artatu dute, helikopteroan erietxera eraman duten arte".

Gaur izango da hileta Delikan bertan eta Jose Antonio Merino Arabako Txakolina elkarteko presidenteak Aiaraldea Hedabideari adierazi dio "hondamendia" izan dela M. A. V.-ren heriotza. Merinok goraipatu du langile nekaezina eta fina zela: "Azokak hoberen prestatzen zituena zen, amantalak eta apaingarriak jarrita, eta txakolina inork baino hobeto zerbitzatzen zuen. Larunbatero Gasteizko azokan zegoen".

Horrez gain, presidenteak azpimarratu du kide aktiboa zela hasieratik, Txakolingileen Elkartean zein Arabako Txakolina elkartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide