Amurrio Trail Taldeak kartoizko bi metroko Olentzeroa jarri du Kuskumendin argazki lehiaketa proposatzeko

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 29a, 10:00
Iragan igande arratsaldean jarri zuten panpina. / Amurrio Trail Taldea

Babioko igoeraren eta 16 orduko "non-stop" erronkaren ordez egingo dute lehiaketa.

Pasa den igande arratsaldean Amurrio Trail Taldeak bi metro eta erdiko kartoi zurruneko Olentzeroa jarri zuen Kuskumendiko txondorran, nahi duenak aukera izan dezan pertsonaia bisitatzeko eta bere gutuna postontzian sartzeko.

Aurten pandemiagatik ezingo dira Babioko igoera eta 16 orduko non-stopeko elkartasun ekintzak egin. Horregatik egingo dute ekimen alternatibo hau.

"Argazkiak atera Olentzerorekin, eta bidaliguzue amurriotrail@gmail.com posta elektronikora, eta hona igoko ditugu argazkiak", azaldu dute trail taldeko kideek, "guztien artean zozketa bat egingo dugu eta abenduak 24an olentzerok emango dizkie opariak irabazleei".

Argazkiak igotzen dituzten guztiek baimena emango diote Amurriotrailrunning mendi klubari irudiak sare sozialetara igotzeko, lehiaketaren oinarrietan zehaztu dutenez.

Baimena eskatzea

Hala eta guztiz ere, aintzat hartu beharra dago Amurrioko Udalak gomendatu duela ez igotzea Kuskumendira, hango teilatua konpondu behar baita.

Halaber, Amurrio Trail Taldeak gogoratu du autoz igotzea debekatuta dagoela, eta hori egiteko beharrezkoa dela Amurrioko Turismo Bulegoan baimena eskuratzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide