Olentzerok bertan behera utzi ditu bere bisitak aurten hainbat herritan. Amurrion, ordea, ohiko egitaraua mantenduko du, egungo osasun egoerara moldatuta.
Gauzak horrela, abenduaren 20an San Roke auzoan egongo da ikazkina 10:30etatik 17:30etara bitartean. Horretarako, hainbat prebentzio neurri jarriko dituzte abian. Adibidez, umeen edo familien bisitak ordu erdiko txandetan gauzatuko dira eta argazkiak egiteko segurtasun irizpideak ere bermatuko dituzte.
Horrez gain, tiketak eskuratu beharko dira aurretik, abenduaren 15etik 18ra, hain zuzen. Turismo Bulegoan jasoko dira. Azkenik, aipatu beharra dago Ohitura elkarteak gomendatu duela oinez igotzea.
Abenduaren 24an ere Olentzerok Amurrioko kaleak zeharkatuko ditu. 15:30etatik aurrera auzoetan ibiliko da eta 17:30etatik aurreran herrigunean barrena. Hori bai, Juan Urrutia plazan ez da agertuko.