Jende ugari elkartu zen atzo Amurrioko Burubio kulturgunean Durangoko Azokaren baitan antolatutako kontzertuez gozatzeko. Lehenbizi, Rodeo taldea taularatu zen; eta, ondoren, Izatefaltsua. Talde aiaraldearrak, gainera, Amorru bizia diskoa aurkeztu zuen, bere hirugarren lana.
Kaleratu berri duten "Amorru bizia" diskoa aurkeztu zuen atzo Izate Faltsua taldeak Burubion. Durangoko Azokaren baitan antolatu zuten emanaldia
Argiaren joan-etorriak ez zuen giroa itzali. Emanaldia une batean eten zen arren, rock doinu gogorrek ez zuten geldiunerik izan, eta ikus-entzuleak bete-betean asetu zituzten Izatefaltsuako taldekideek euren kantu berriekin. Hala, eskualde osotik gerturatutako lagunen babespean eman zioten amaiera ikuskizunari.
COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, aulkietan eserita eta maskararekin egon behar izan zuten jarraitzaileek, eta ezin izan zuten edaririk kontsumitu aretoan. Horrenbestez, formatu ez-ohikoan eta "mugatuta" egin behar izan zuten musikariek euren biraren hasiera Amurrion.
Larunbatean, abenduaren 5ean, Plateruena Kafe Antzokian ordu erdiko emanaldia egin zuten musikariek. Streaming bidez emititu zuten, gainera.
Gaur, Sara Zozayaren kontzertuarekin bukatuko da Durangoko Azokaren ekimena Burubion, 19:00etan. Sarrerek 10€ balio dute.