Urtarrilaren 7an zabalduko ditu ateak Amurrioko Bañueta Kiroldegiak

Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 07:00
Amurrioko Bañueta Kiroldegia

Gimnasioa eta igerilekua erabili ahalko dituzte herritarrek urtarrilaren 7tik aurrera. Abenduaren 9tik 30era bajak eta altak kudeatzeko prozedura abiatuko du udalak.

Urtarrilaren 7an zabalduko ditu ateak Amurrioko Bañueta Kiroldegiak. Irekieraren lehenengo fase honetan igerilekura eta gimnasiora sartu ahalko dira herritarrak eta urtarrilak aurrera egin ahala berrartuko dituzte gainerako jarduera gidatuak. Udalak hurrengo egunetan jakinaraziko du kiroldegira joateko aurretiko hitzordua eskatzeko prozedura eta bertan jarduteko indarrean egongo den segurtasun protokoloa.

Martxoan itxi zituzten Bañueta Kiroldegiko ateak. Udalak jakinarazi du 2020 martxoko kuota ordaindu zutenek ez dutela urtarrilekoa ordaindu beharko. Bien bitartean, bajen eta alten kudeaketarako prozedura abiatu dute. Herritarrek abenduaren 9tik 30era  izango dute baja eskatu eta martxoko kuota berreskuratzeko epea. Hiru bide jarri dituzte horretarako: Kiroldegian aurrez aurre 17.00etatik 20:30etara, telefono bidez 945393642 telefonora deituta edota e-mail bidez banuetakiroldegia@gmail.com edo itzulketak.banuetakiroldegia@gmail.com helbideetara mezua bidaliz.

Kirola egiten hasi nahi dutenek ere bide berdinak jarraitu ahalko dituzte kiroldegian izena emateko. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide