Lan eguna egin zuten asteartean Amurrioko Gazte Asanbladako kideek gaztetxeko hainbat espazio atontzeko helburuarekin.
Ikasgela proiektua izan zen lan eguneko ardatz nagusietako bat. Amurrion ikasleentzako dagoen baliabide faltaren aurrean hilabeteak daramatzate lanean Gazte Asanbladak eta Ikama ikasle antolakundeak, herriko ikasleentzako espazio bat antolatzen.
Entsegu lokala ere prestatu dute, herriko musikariek erabili dezaten. Gainera, gitarra tailerrak eskainiko dituzte gaztetxean, igandero 12:00etan.
Amurrioko Gaztetxeak proposamen eta erabilera berriei ere zabaldu nahi dizkio ateak. Bertan edozein proiektu aurrera atera nahi duen gazte orori luzatu diote asanbladarekin harremanetan jartzeko deia.