IRITZIA

CAKU eta URBIDE

Orain Amurrio 2020ko abe. 11a, 07:00

Ura eta jasangarritasuna.

Ura bizitzeko ezinbestekoa denez, baliabide hori modu jasangarrian kudeatzea behar-beharrezkoa da; izan ere, ura, agian, ondasun publikoetan garrantzitsuena da.

Ura eta lurraldea.

Orain dela bi urte Arabako Foru Aldundiak(EAJ/PNV eta PSOE-PSE ) lurraldeko udalerriak erakunde (Urbide) bakar batean batzeko ur partzuergo bat osatzea bultzatu zuen. Urbiden Arabako uraren erakunde kudeatzaileetariko batzuk baino ez daude eta, inportanteena, Gasteizeko Ur Partzuergoa (AMVISA), hain zuzen ere, ez dago. Azaroko osoko bilkuran, Amurrioko EAJ/PNV-k eta PSOE/PSE-k onartu zuten Amurrioko udalaren erabakia, alegia, Kantauriko Urkidetza Partzuergoaren Batzar Nagusian (CAKU) proposatzea CAKU (Amurrio kidea da) berez desagertzea Urbiden sartzeko.

Arrazoi nagusia ekonomikoa da. Hurrengo urteetako gastuaren igoera handiak CAKU-k desoreka ekonomikoa izatea ekar lezake eta, horren ondorioz, gastu hori betetzearren, zerbitzuaren erabiltzaileok gure tarifetan gehiago ordaindu behar izatea. CAKU-k ez ditu Urbidek dituen ez gaitasuna, ez azpiegitura, eta horregatik ORAIN AMURRIOkook ez dugu ulertzen nola egingo duen zerbitzua, eta, are gutxiago, zer egingo duen Urbidek CAKUren integrazioak ekarriko duen defizitarekin. Nola liteke Urbidek uraren ziklo osoa kudeatzea gaitasunik eta kaudimen ekonomikorik ez badu? Arabako Foru Aldundiaren konpromisoa zein babes ekonomikoa dituela da erantzuna. Orduan, zergatik ez du CAKU-k? Zergatik hartuko du Aldundiak (EAJ eta PSE) Urbideren defizit ekonomikoa estaltzeko konpromisoa eta ez du CAKUrekin egin nahi? Zer ote da? Argi baino argiago dagoena da erabaki politiko batek arabarren arteko berdintasunik eza eragingo duela.

Ura eta parte-hartzea.

Uraren kudeaketaz arduratzen diren erakunde publikoek sistemaren gobernagarritasuna zabaldu beharko lukete. Batetik, erabakiak hartzeko unean erabiltzaileek zer esana izan beharko lukete; bestetik, aukera guztien onurak nahiz arriskuak azaltzeko asmoz, udalerriek hautatutako ordezkarien parte-hartzea ezinbestekoa izan beharko litzateke.

Zein zein gure proposamena?

Partzuergo baten bidezko ur zerbitzu publiko bat arro naturalean (Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroa), arlo publikoan zerbitzua modurik onenean nola eman erabaki ahal izateko. Zerbitzuaren kudeaketa deszentralizatu baten alde gaude herritarrei kudeaketa hurbila errazteko asmoz.

Hain erabaki garrantzitsua hartu baino lehen, eta, zalantza guztiak argitzearren, eztabaida lasaia proposatzen genuen, baita beste aukera batzuei buruzko azterketa bat egitea ere. Era horretan, gizarte eragileek eta herritarrek, informazioa jasotzeaz gain, parte hartu ere egin zezaketen. Azaldutako arrazoi guztiengatik, CAKU desegitea eta Urbidek xurgatzea ez da bateragarria ORAIN AMURRIOk proposatzen duen modeloarekin, eta, hori dela eta, EAJ/PNVren proposamenaren kontrako botoa eman genuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide