Goizeko 9:30ak aldera estruktura bat erori egin da Saratxoko saihesbideko obretan, bertan lanean ari zen behargin bat zaurituz.
Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren gunera, eta helikopteroz ebakuatu dute zauritutako langilea Gurutzetako ospitalera. Ertzaintza Saratxoko obretan dago gertatutakoa ikertzen. Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea.
Gorabeherak obretan
Saratxo Bizirik plataformak eta Administrazio Batzarrak behin baino gehiagotan salatu dituzte Saratxoko saihesbidearen lanetan egondako gorabeherak. Aurreikusitakoa baino lur gehiago desjabetu eta etxe batzuetan arrakalak eragin ditzute lanek, besteak beste.