Amurrioko 'Ohiturak Kultur Elkartearen' eta Jai Herrikoien aldeko batzordearen laguntzaz, herriko gaztetxoenei bisita egin zien Olentzerok igandean. Goizeko 10:30etik arratsaldeko 17:30ak arte Done Erroke baseliza ingurura bertaratu ziren ehunka umeri egin zien harrera ikazkinak.
Olentzerok Amurrion egingo duen agerpen publiko bakarra izan zen atzokoa, izan ere, abenduaren 24ko kalejira bertan behera utzi du udalak, pandemia egoera dela eta.
Argazkiak: Endika Diaz