Puntako eskaintzarekin hasiko du urtea Amurrio Antzokiak. Iragan astean aurkeztu zuten urtarrileko eta otsaileko egitaraua, eta emanaldi ospetsu ugarirekin osatu dute kartelera. Besteak beste, Izaro eta Nogen musika taldeak bertaratuko dira, baita Goazen Musikala ere.
Interneten amurrioantzokia.eus webgunearen bidez edo Amurrioko Kultur Etxean erosi ahalko dira sarrerak. Horretarako, bazkideek izango dute lehentasuna; txartelak salgai eurentzat jarriko baitira lehendabizi.
Honakoak izango dira urtarrileko emanaldiak:
- Urtarrilak 2an, BERTSO JAIALDIA, Euskal Herriko txapelketako finalistekin.
- Urtarrilak 16an, IZAROren kontzertua
- Urtarrilak 23an NOGEN taldearen kontzertua
- Urtarrilak 31n BOTADUN KATUA antzerkia
Otsailean, aldiz, hurrengoak dira gonbidatutako artistak:
- Otsailak 2an, LOSERS antzerkia
- Otsailak 16an, GOAZEN 7.0 musikala
- Otsailak 20an QUE NOMBRE antzerkia
- Otsailak 25ean OLATZ SALVADOR bakarlariaren kontzertua