Urtarrilaren 1ean zozketatuko du Aiaraldea Hedabideak Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bikoitza, 12:00etan. Euskara arloak antolatzen du ekitaldia, eta urtero Euskal Herriko bertsolari finalisten emanaldia ekartzen dute antzokira.
Aurtengo zita urtarrilaren 2an izango da, 19:00etan. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Jon Maia arituko dira kantuan; Naroa Sasieta gai-jartzailearen esanetara. Sarrerek 8 euro balio dituzte, baina aretoko bazkideentzat 6€ balioko dute.
Zozketan parte hartzeko hemen eman behar da izena.
