Elkartasuna, gazteak eta espetxea izenburupean hitzaldia antolatu zuen atzo Ernaik Amurrioko Gaztetxean, eta 30 lagun inguru elkartu ziren bertan.
Espetxeen eta elkartasun ekimenen inguruan hausnartu zuten atzoko zitan. Galder Barbado gazte auziperatuak eta Alfredo Remirez preso ohiak lehen pertsonan kontatu zituzten kartzela barruko bizipenak. Presoekiko elkartasuna adieraztea zeinen garrantzitsua den azpimarratu zuten: “Gutun baten berotasunak espetxeko lau hormak zeharkatzeko indarra dauka”.
Alaitz Aramendi preso orozkoarraren egoeraz ere mintzatu ziren. 13 urteren ostean, Frantziako espetxe zigorra bete du Aramendik, eta aurki Espainiaratua izango da, bertako estatuan ezarri dioten espetxe zigorra betetzeko.