Elurra mara-mara ari du goizeko lehen ordutik eta ohiko gorabeherak sortu ditu eskualdeko errepidean. A-624 eta AP-68 errepideen arteko elkargunean lanean ari dira elur-makinak eta horrek kotxe pilaketa ugari eragin ditu. Pilaketa hauek Amurrioko Larrinbe auzora arte iristen dira eta zenbait lekutan geldi dago trafikoa.
Trafiko zuzendaritzatik jakinarazi dute ere, Barrerillako portua itxita dagoela eta kateak erabiltzea derrigorrezkoa dela Urduñako mendatean.
Asteartera arte, gutxienez, luzatuko da abisu horia elurra dela eta. Horregatik, arreta eskatu dute errepideetan.
KONTUZ! #Elurra mara-mara, abiadura moteldu.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) January 4, 2021
¡PRECAUCIÓN! Nevando copiosamente, modere la velocidad. #AlertaHoria #Trafikoa pic.twitter.com/n8skBmhaTN